Kaixo nire blogera!
Blog honetan umeen eta animalien arteko erlazioari buruz informazioa aurkituko dugu!

5/12/11

Animalia bat izatearen garrantzia

Animali bat izatea, txakur bat, katu bat, hudo bat..., haurrentzat onuragarria izan daiteke, afektibitatea eskaintzeaz gain, haurrak animaliaren ardura hartuko duelako. Esperientzia positibo bezala ikusiko dugu.
Haurrak animalia zaintzen badu, maitasuna emango dio, beraz, ikaskuntza prozesu batean murgilduko da, hau da, sozializazio prozesuan.

Honi esker, gazteek beste pertsonekin harreman osasuntsuak izaten ikasiko dute.

Baina animalia bat izan nahi badugu, erresponsabilitatez eduki behar dugu, beraz, haurrak ez dira izango arduradun bakarrak, helduen laguntza beharko dute. Izan ere, animaliak izaki bizidunak dira eta hauek modu egoki batean zaintzea gure ardura izango da.


Etxeko abereak zaintzea oso egokia izango da haurren zenbait trebetasun, soziala, garatzeko. Gainera adiskide hauek izanda haurrak honela senti daitezke; Naturarekin harremanetan, errespetua beste izaki bizidunekiko, baita ere beste haur, gazte edo helduekiko...

Baina 2-3 urteko gaztetxoek ez dute heldutasun nahikoa beren inpultsoak kontrolatzeko, beraz, egokia izango litzateke helduen presentzia etxeko abereekin daudenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario